

Uztako berezitasuna Tempranillo eta graziana erabatekoa. Samaniegon dauden uzta handietako ahalmenaren isla dotorea. 24 hilabetez upelean onduta. 5 hilabetez harizko terreinan eta hiru urte baino gehiago botilan. Horrela, bizitza luzea duen ardo dotore eta lurrintsua eskuratzen dugu, azidotasun eta freskotasun itzelarekin.
Online dendan 100 € produktu erosteagatik, 50 € lor ditzakezu Euskadiko ostatu batean gastatzeko.
Informazio gehiago hemen:
Enologia: Sáenz de Samaniego Familia
Errioxa JDK, Arabar Errioxako azpi-zona
2015. Oso ona.
4.200 0,75 l. botila
Aukeratu:
Samaniegoko El Rincón mahastiaren mahatsarekin eginda, 600 metroko altitudean eta hegoaldera begira dagoen malda. Buztin-lurrak, oso pobreak eta hego-mendebaldera begira dauden maldetan. Lurpeko egitura haitz zuriko hainbat geruzaz osatuta dago.
Mahastian aukeratzen da, eta upeltegira bakarrik mahatsik hoberenak heltzen dira.
Txorten-gabetze arina, pikorra ez kaltetzeko. Hartzitu aurreko beratzea hotzean.
Alkohol-hartzidura tanga txikian, 21 egunez eta, gehienez, 28°C-ko tenperaturan. Erremontatzeak eta talastatzeak hartzidura-dentsitatearen arabera.
Hartzidura malolaktikoa haritz frantsesaren zurezko upel berrietan egiten da eta han igaroko du, finatzen, 24 hilabetean zehar. Gero, haritzezko beste kupel handi batean egongo da, 5 hilabetean zehar.
Ardoa ez da ezein egonkortze- edo iragazketa-prozesuren menpe jartzen.
Klima mediterraneoa, Atlantikoko eragin handiarekin eta muturreko aldeak negu eta udara artean.
Gure jatorriak Beratze karbonikoko beltza, ardo baten hartzitze sinple, natural eta tradizionalenarekin. Gure mahasti gazteenetatik hartutako tempranillo, biura, graziano eta mazuelo mahatsekin...
Bilakaera eta berezitasuna. 50 urte baino gehiago dituzten mahastietatik eskuratutako tempranilloa, Samaniegoko mendebaldeko zonaldeko mazeletan lekutuak, goizeko eguzkipean heldua. Aniztasunaren...
Ostatu esentzia ondoen irudikatzen duten ardoak. Ardo zentzudunak edozein unetan gozatzeko. Online dendan 100 € produktu erosteagatik, 50 € lor ditzakezu Euskadiko ostatu batean gastatzeko....