Opari ezazu egonaldi esklusibo bat La Venta de Ostatun.
2 gau deskonektatzeko mahastien artean, Arabako Errioxak eskaintzen duen argi eta koloreetan murgilduta. Inspirazioa hartzeko eta amesteko aterpe bat.
Barne hartzen ditu:
- 2 gau La Venta de Ostaun (2 pertsonarentzat), erosketa-datatik 12 hilabeteko epean erabili beharrekoa.
- Upategiko esperientzia 2 pertsonarentzat, egonaldiaren barruan gozatzeko.
- Gosari-saskia.
*Bono hau erostean, dokumentu bat jasoko duzu postaz, diseinuarekin eta honako xehetasunekin: erreserba-baldintzak, erabilera-epea eta kode bakarra. Bono honen iraungitze-data luzatu egingo da soilik La Venta de Ostatu erabat beteta badago bonoaren titularrak eskatutako egunetan, eta alternatibarik eskaini ezin bazaio.