

Opari ezazu egonaldi esklusibo bat La Venta de Ostatu-ko Eguzkilore apartamentuan.
2 gau deskonektatzeko mahastien artean, Arabako Errioxak eskaintzen duen argi eta koloreetan murgilduta. Inspirazioa hartzeko eta amesteko aterpe bat.
Eguzkilorea dago gure etxe askotako sarreran; izan ere, euskal mitologiaren arabera, etxearen babesa lore sinboliko horri lotuta dago.
Arabako Errioxako mahastien paisaia ikusgarriari begira, mendia bistatik galdu gabe, apartamentu honek argi paregabea oparitzen digu.
Barne hartzen ditu:
- 2 gau Eguzkilore apartamentuan (2 pertsonarentzat), erosketa-datatik 12 hilabeteko epean erabili beharrekoa.
- Upategiko esperientzia 2 pertsonarentzat, egonaldiaren barruan gozatzeko.
- Gosari-saskia.
*Bono hau erostean, PDF dokumentu bat jasoko duzu e-mailez, diseinuarekin eta honako xehetasunekin: erreserba-baldintzak, erabilera-epea eta kode bakarra. Bono honen iraungitze-data luzatu egingo da soilik La Venta de Ostatu erabat beteta badago bonoaren titularrak eskatutako egunetan, eta alternatibarik eskaini ezin bazaio.