Esta tienda utiliza cookies y otras tecnologías para que podamos mejorar su experiencia en nuestros sitios. Puede consultar mas informacion en el  Aviso legal.

close

Ostatu Blanco 2022


Egiten jakin. Biura eta malbasia bidezko ardo zuri gaztea, 30-80 urte bitarteko mahasti zaharretik eskuratua. Ardo freskoa eta fruta zaporekoa, izaera indartsua duena.

Produktuaren xehetasunak


Mahastizaintza eta Enologia

Sáenz de Samaniego Familia

Eskualdea

Errioxa JDK, Arabar Errioxako azpi-zona

Uzta eta Sailkapena

2021. Oso Ona 

Produktuaren formatua


6,30 €

Aukeratu:

Formatu
  • botila bat
  • 6 botila kaxa
  • 12 botil kaxa
Kopurua

Zatoz Txoko Ostatura!

Gure lagun familiako kide da eta abantaila esklusiboez gozatzen hasi da.

 

Bidalketa 24-72 ordutan

 

Erosketa seguruak

  Bezeroari arreta emateko telefonoa:

94 560 91 33

Kolore hits eta distiratsua, distira berdexkekin.

Fruta freskoen (sagar berdea) eta belar moztu berriaren lurrinak, barietatearen oso adierazpen fin eta dotorearekin. Oso freskoa eta orekatua ahoan, gantzatsu eta dimentsiodun, luzea. Zapore-oreka handia, frutaren bizitasuna eta berotasuna.

  • Sáenz de Samaniego Familia
  • 85% viura barietatea eta 15% malbasia
  • 30 eta 80 urte bitarteko mahatsondoak.
  • Landare-dentsitatea: 3.000 mahatsondo hektareako.
  • Baso-sistemako inausketa.
  • Ekoizpena: 6.800 kg/ha
  • Urteroko mahats-bilketa,, karga txikiko atoietan, urriaren 16tik 22ra bitartean.

Samaniego, Laguardia eta Lezako udalerrietan, 580 metroko altitudera, kokatutako mahasti zaharrenetako eremu garaietan hartutako mahatsa. Buztin- eta kare-lurrak, oso pobreak eta hegoaldera begira dauden maldetan. Lurpeko egitura haitz zuriko hainbat geruzaz osatuta dago.

Txorten gabetze eta zukutze mekanikoa. Ordu batzuetako beratzea tenperatura baxuan.

Muztioa eta hondarrak altzairu herdoilgaitzezko tanga batean hartzitzen da 27 egunez, 15-16°C-tara.

Hotz naturalezko egonkortzea.

Iragazketa, bakarrik egonkortze tartarikoko prozesuetarako.

Tangan kontserbatzen da botilaratu arte.

Klima mediterraneoa, Atlantikoko eragin handiarekin eta muturreko aldeak negu eta udara artean.

  • Euria: 677 litro
  • Batezbesteko tenperatura: gutxienekoa 8,3ºC, Gehieneko tenperatura 15,7ºC eta batezbesteko tenperatura 11ºC
  • Egun euritsuak: 109
  • Izotz goizak: 22
  • Lurzoruaren batezbesteko tenperatura: 14,45ºC

También podría interesarle

  • Ostatu Tinto 2021

    Gure jatorriak Beratze karbonikoko beltza, ardo baten hartzitze sinple, natural eta tradizionalenarekin. Gure mahasti gazteenetatik hartutako tempranillo, biura, graziano eta mazuelo mahatsekin...

    Precio 6,30 €
  • Ostatu Crianza 2019

    Oreka eta berrikuntza. Tempranillo, grazian, mazuela eta garnatxa bidez eratutako izaera eta gorpuzdun ondua, 35 urte dituzten mahastietatik eskuratua. Samaniegoko tempranilloaren izaera...

    Precio 10,10 €