Esta tienda utiliza cookies y otras tecnologías para que podamos mejorar su experiencia en nuestros sitios. Puede consultar mas informacion en el  Aviso legal.

close

Ostatu Blanco Gran Reserva 2013


Egiten Jakin. 30-80 urte bitarteko mahasti zaharretatik eskuratutako biura eta malbasia bidez eratutako Erreserba Handiko Ardo Zuria. Ardo fresko eta fruta zaporekoa da, izaera handikoa.

Produktuaren xehetasunak


Mahastizaintza eta Enologia

Sáenz de Samaniego Familia

Eskualdea

Errioxa JDK, Arabar Errioxako azpi-zona

Uzta eta Sailkapena

2013. Ona

Dastatze-oharrak

Kolore horikoa, urre-kolore distiratsu arinarekin. Bere usaimena fina da, bizia eta sakona, almendra freskoak, hezur-fruitu zuri leunak, orejoiak, ezti-zuri ukitua, elorri zuria eta karamelua gogora ekartzen dizkigun lurrinekin. Ahoan mamitsua da, dotorea eta freskoa, garraztasun oso onarekin, zeinak bizitza luzatuko dion hainbat urtez.

Ekoizpena

2.688 0,75l. botila

Produktuaren formatua


27,00 €

Aukeratu:

Formatu
  • botila bat
  • 6 botila kaxa
  • 12 botil kaxa
Kopurua

 

Bidalketa 24-72 ordutan

 

Erosketa seguruak

 

Bezeroari arreta emateko telefonoa:

Kolore horikoa, urre-kolore distiratsu arinarekin. Bere usaimena fina da, bizia eta sakona, almendra freskoak, hezur-fruitu zuri leunak, orejoiak, ezti-zuri ukitua, elorri zuria eta karamelua gogora ekartzen dizkigun lurrinekin. Ahoan mamitsua da, dotorea eta freskoa, garraztasun oso onarekin, zeinak bizitza luzatuko dion hainbat urtez.

  • Sáenz de Samaniego Familia.
  • 85% viura barietatea eta 15% malbasia.
  • 50 urte baino gehiagoko mahatsondoak.
  • Landare-dentsitatea: 3.000 mahatsondo hektareako.
  • Baso-sistemako inausketa.
  • Ekoizpena: 6.300 kg/ha
  • Urteroko mahats-bilketa, karga txikiko atoietan, irailaren 26 eta 27an..

Samaniegon, 580 metroko altitudera, kokatutako mahasti zaharrenetako eremu garaietan hartutako mahatsa. Buztin- eta kare-lurrak, oso pobreak eta hegoaldera begira dauden maldetan. Lurpeko egitura haitz zuriko hainbat geruzaz osatuta dago.

Mahastian aukeratzen da, eta upeltegira bakarrik mahatsik hoberenak heltzen dira.

Txorten-gabetze arina, pikorra ez kaltetzeko.

Hartzitu aurreko beratzea hotzean 5 orduetan.

Muztioa eta hondarrak 500 litroko kupelan hartzitzen da 23 egunez, 15 - 16°Ctan.

Hotz naturala erabilita egonkortzen da.

Iragazketa, bakarrik egonkortze tartarikoko prozesuetarako.

Ez zuen hartzidura malolaktikoa jasan eta haritza frantzezko kupelatan kontserbatzen da 9 hilabetez.

Klima mediterraneoa, Atlantikoko eragin handiarekin eta muturreko aldeak negu eta udara artean.

  • Euria: 854,1 litro
  • Batezbesteko tenperatura: gutxienekoa 7,41ºC, Gehieneko tenperatura 17,3ºC eta batezbesteko tenperatura 12,04ºC
  • Lurrazalaren batezbesteko tenperatura: 13,9ºC