Esta tienda utiliza cookies y otras tecnologías para que podamos mejorar su experiencia en nuestros sitios. Puede consultar mas informacion en el  Aviso legal.

close

GLORIA de Ostatu 2011


Gure ardo bereziena. "Revillas" izeneko gure mahasti zahar eta estimatuenetik eskuratutako delizia. Ekoizpen urria baina oso kalitate handia duen partzelari esker ardo gorpuzdun eta kontzentratua erdiesten da, zahartzeko ahalmen itzelez. Tempranillo erabatekoa.

Online dendan 100 € produktu erosteagatik, 50 € lor ditzakezu Euskadiko ostatu batean gastatzeko.

Informazio gehiago hemen: 

oneginbonoa.hazi.eus

Produktuaren xehetasunak


Mahastizaintza eta Enologia

Sáenz de Samaniego Familia

Eskualdea

Errioxa JDK, Arabar Errioxako azpi-zona

Uzta eta Sailkapena

2011. Bikaina

Ekoizpena

4.180 botila 75 zl.

Produktuaren formatua


41,50 €

Aukeratu:

Formatu
  • botila bat
  • 6 botila kaxa
  • 12 botil kaxa
Kopurua

Zatoz Txoko Ostatura!

Gure lagun familiako kide da eta abantaila esklusiboez gozatzen hasi da.

 

Bidalketa 24-72 ordutan

 

Erosketa seguruak

  Bezeroari arreta emateko telefonoa:

94 560 91 33

Fruta-adierazpen partikularra eta bizia (sasoiko marrubia, ahabia), txigor eta haritzaren presentzia arina.

Lurraren zaporea islatzen duten mineral-ukituak. Dimentsio eta sakontasun bikaineko (taninoak, alkohola, garraztasuna, frutaren pisua) ardoa. Egitura on eta fintasun handikoa.

  • Iñigo Sáenz de Samaniego eta Ernesto Sáenz de Samaniego.
  • %100 tempranillo barietatea
  • 80 urte baino gehiahoko mahatsondoak
  • Landare-dentsitatea: 3000 mahatsondo hektareako. Baso-sistemako inaus- keta.
  • Ekoizpena: 3.200 kg/ha
  • Eskuzko mahats-bilketa 15 kg-ko kutxetan, urriaren 27an.

Gure mahatsondo Revillasetik hartutako mahatsa. Buztin- eta kare-lurrak eta harkoskorrak bateratzen dira, oso pobreak eta hegoaldera begira dauden maldetan. Lurpeko egitura haitz zuriko hainbat geruzaz osatuta dago.

Mahastian aukeratzen da, eta upeltegira bakarrik mahatsik hoberenak helt- zen dira. Txorten-gabetze arina, pikorra ez kaltetzeko. Hartzitu aurreko berat- zea hotzean.

Alkohol-hartzidura tanga txikian, 18 egunez eta, gehienez, 29°-ko tenpera- turan. Erremontatzeak eta talastatzeak hartzidura-unearen arabera. Malo- laktikoa, haritz frantsesaren zurezko upel berrian. 18 hilabeteko egonaldia upelean.

Ardoa ez da ezein egonkortze- edo iragazketa-prozesuren menpe jartzen.

Klima mediterraneoa, Atlantikoko eragin handiarekin. Muturreko aldeak negu eta udara artean.

  • Euria: 524 litro
  • Batezbesteko tenperatura: gutxienekoa 7,2°C / Gehieneko tenperatura 17,3°C, /batezbesteko tenperatura: 12°C
  • Egun euritsuak: 113

También podría interesarle

  • LORE de Ostatu 2016

    "Valcavada" izeneko mahasti freskoenetik erdiesten den ardo zuria, Guardiako urmaelen biotopo babestuaren barnean lekutuan, Kantabriako Mendikaterantz iparralderako orientazioarekin. Biura eta...

    Precio 14,40 €
  • Escobal de Ostatu 2018

    Marbella edo Escobal izenarekin ezagutzen den partzelatik hartutako mahatsekin eratua. Lursail horretan gure tempranillo onenen hautua aurki daiteke. Lursaila 1995ean landatu zen, 547 metroko...

    Precio 13,00 €