

Gure ardo bereziena. "Revillas" izeneko gure mahasti zahar eta estimatuenetik eskuratutako delizia. Ekoizpen urria baina oso kalitate handia duen partzelari esker ardo gorpuzdun eta kontzentratua erdiesten da, zahartzeko ahalmen itzelez. Tempranillo erabatekoa.
Sáenz de Samaniego Familia
Errioxa JDK, Arabar Errioxako azpi-zona
2011. Bikaina
4.180 botila 75 zl.
Aukeratu:
Fruta-adierazpen partikularra eta bizia (sasoiko marrubia, ahabia), txigor eta haritzaren presentzia arina.
Lurraren zaporea islatzen duten mineral-ukituak. Dimentsio eta sakontasun bikaineko (taninoak, alkohola, garraztasuna, frutaren pisua) ardoa. Egitura on eta fintasun handikoa.
Gure mahatsondo Revillasetik hartutako mahatsa. Buztin- eta kare-lurrak eta harkoskorrak bateratzen dira, oso pobreak eta hegoaldera begira dauden maldetan. Lurpeko egitura haitz zuriko hainbat geruzaz osatuta dago.
Mahastian aukeratzen da, eta upeltegira bakarrik mahatsik hoberenak helt- zen dira. Txorten-gabetze arina, pikorra ez kaltetzeko. Hartzitu aurreko berat- zea hotzean.
Alkohol-hartzidura tanga txikian, 18 egunez eta, gehienez, 29°-ko tenpera- turan. Erremontatzeak eta talastatzeak hartzidura-unearen arabera. Malo- laktikoa, haritz frantsesaren zurezko upel berrian. 18 hilabeteko egonaldia upelean.
Ardoa ez da ezein egonkortze- edo iragazketa-prozesuren menpe jartzen.
Klima mediterraneoa, Atlantikoko eragin handiarekin. Muturreko aldeak negu eta udara artean.