Esta tienda utiliza cookies y otras tecnologías para que podamos mejorar su experiencia en nuestros sitios. Puede consultar mas informacion en el  Aviso legal.

close

Escobal de Ostatu 2018


Marbella edo Escobal izenarekin ezagutzen den partzelatik hartutako mahatsekin eratua. Lursail horretan gure tempranillo onenen hautua aurki daiteke. Lursaila 1995ean landatu zen, 547 metroko garaieran eta hego-mendebaldera orientatuta. Landatze ekologikoko lehen partzela.

Produktuaren xehetasunak


Mahastizaintza eta Enologia

Sáenz de Samaniego Familia

Eskualdea

Errioxa JDK, Arabar Errioxako azpi-zona

Uzta eta Sailkapena

2018. Oso ona

Dastatze-oharrak

Distira moredun pikota. Usaimenean fruitu gorri eta beltz helduak, keinu zitriko arinak, lore-hostoak eta dena borobiltzen duen urrin balsamikoa dakarzkigu gogora. Fruta lurrin sendoa. Ahoan gozoa da, izaera handiarekin eta limurtzailea.

Ekoizpena

10.195 botila, 75 zl.

Produktuaren formatua


13,00 €

Aukeratu:

Formatu
  • botila bat
  • 6 botila kaxa
  • 12 botil kaxa
Kopurua

 

Bidalketa 24-72 ordutan

 

Erosketa seguruak

 

Bezeroari arreta emateko telefonoa:

Distira moredun pikota.

Usaimenean fruitu gorri eta beltz helduak, keinu zitriko arinak, lore-hostoak eta dena borobiltzen duen urrin balsamikoa dakarzkigu gogora. Fruta lurrin sendoa. Ahoan gozoa da, izaera handiarekin eta limurtzailea.

  • Sáenz de Samaniego familia.
  • 100% tempranillo barietatea.
  • 23 urteko mahatsondoa.
  • Landare-dentsitatea: 3.000 mahatsondo hektareako.
  • Inausketa Royat eta kordoi bikoitzekoa.
  • Ekoizpena: 6.500 kg/ha
  • Eskuzko mahats-bilketa karga txikiko atoietan, urriaren 1an.

Marbella edo Escobal izeneko lursaileko mahatsak. Lursail hau 1995ean landatu zen, gure tempranillorik onenetako aukeraketa batekin eta Royat kordoi bikoitzeko inausketarekin. 547 metroko altueran eta arinki hegoekialdera begira. Labrantza ekologikoko gure lehenbiziko lursaila da 2010etik, ENEEK-en (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua) egiaztapen ekologikodun labrantzarekin hasi ginenean. Ingurunearekin erabat errespetuzkoa den lan egiteko era inplantatu zen, gure beste lursailekin batera, heskai naturalen sorrera lagundu duena baita bertako faunaren sustapena ere.

Lurra karedun hare eta harri-koskor nahasketa da, buztin geruza bat du sakontasunean eta hare eta harri txikien geruza gainazalean.

Berehalako txorten-kentzea eta beratzea mahats osoen giro karboniko hotzean altzairu herdoilgaitzeko gordetegian.

Hartzidura alkoholikoa, erremontatze arinekin, 24ºko temperatura maximoan, 14 egunez.

Hartzidura malolaktikoa eta kontserbazioa haritz frantseseko tinan dagozkion trasiegoekin 2018ko Apirilan botilatu arte, aurretik iragazpen suabe bat egin ostean.

Klima mediterraneoa, Atlantikoko eragin handiarekin eta muturreko aldeak negu eta udara artean.

  • Euria: 734,8 litro
  • Batezbesteko tenperatura: gutxienekoa 8ºC, Gehieneko tenperatura 18,39ºC eta batezbesteko tenperatura 12,65ºC
  • Egun euritsuak: 149
  • Izotz goizak: 13
  • Lurzoruaren batezbesteko tenperatura: 13,72ºC